Igaro den ekainaren 13an, ostegunarekin, Bilboko udaletxearen pleno-aretoan ikasturte honetako Udal Foroa ospatu zen; ekitaldiak Bilboko alkatea izan zuen buru eta Harrobia Ikastolako Egoitz Iturriotz partaide. Ekitaldian urtean zehar klima aldaketa, ohitura jasangarriak eta zarata murrizteko ikas-zentroek aurrera eramandako iniziatibak aurkeztu zitzaizkion udal-batzako zenbait partaideri eta, horrekin batera, udalari luzatutako proposamenak helarazi zitzaizkion; horixe izan zen Egoitzen eginkizuna, alegia, alkatearen eta udal-ordezkarien aurrean Eskolarteko Foroan adostutako proposamenen berri ematea. Zorionak, Egoitz!
Agenda 21eko Udal Foroa egin da alkatearen partaidetzaz
