Gauza jakina da oraindik bide luzea dagoela egiteke lan-mundua euskalduntzeko. Harrobiak, baina, bere ekarpen xumea egin nahi izan du betidanik eta, aurten ere, praktiketara joan diren ikasleek praktikaldia euskaraz egiteko urratsak eman ditu. Zentzu horretan, praktiketako ikasleak hartuko dituzten 65 enpresetatik %20n praktikak euskaraz izango dira, %17n ele bitan eta %65n gazteleraz. Horrez gain, nahi duten ikasleek hizkuntza gaitasunaren berri ematen duen identifikazio-txartela eramango dute, edo beraien lan-mahaian txartel identifikatibo bat izango dute. Hala, euskaldunen artean elkar identifikatzea errazagoa izango da.
Bestalde, Marketin sektoreko ikasleek egindako ikerketaren arabera, enpresek 6,8 puntuko balioa ematen diote euskaraz jakiteari, ingelesa, alemaniera edo frantsesaren aurretik.