Lanbide heziketa ziklo bakoitzaren bigarren urtean praktikak egiten dira enpresetan. Praktika hauek ERASMUS+ planaren barruan atzerrian egiteko aukera dago. Urtero, gure ikasleak animatzen ditugu plan honetan parte hartzeko; giro desberdin eta berri batean 14 aste egotea oso aberasgarria da eta beraien heldutasun mailan nabaritzen da.
ERASMUS+ plana herrialde desberdinetan burutzen da ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartuta. Otsailean, Erresuma Baturara joango dira Kiroleko zikloko Peio eta 3D zikloko Iker; Informatika zikloko Asier Portugalera joango da. Zorionak guztiei!