Sorospena ur-eremu naturaletan

by | Abe. 11, 2018 | Uncategorized

Atzo “ur-eremu naturaletako sorospen” ziurtagiria hasi egin zen, Ikastolak emana eta Lanbidek diruz lagunduta.

Ikastaro hau kalitate handikoa da, bai irakasleen aldetik, bai materialen aldetik; kurtso dinamikoa dugu non buruko zein fisiko eskakizunak gogorrak diren.

Beste kurtsoetatik nabarmentzen gara bai gure irakasleen esperientziagatik, bai berarien profesionaltasunagatik arlo honetan.

Dya Bizkaiarekin eta Dya Cantabriarekin dugun kolaborazioari esker, hainbat material motatarako sarbidea zein segurtasun  estalgarria izango dugu.  Ontzi zein sorospen formakuntza ez da faltako, eta guzti hau Dya-ko sorospen taldearen laguntzarekin.

Beraz, Harrobiak kalitatezko formakuntza du irizpide gisa eta holan ikusi daiteke 340 orduko formakuntza eta 80 orduko praktikak dituen ikastaro honetan.

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.