Azaroaren 21ean (asteazkena), Alvaro Bayona (Alvin) Harrobiara etorri zen bere bizitza esperientziaz hitz egitera Kirola zikloetako ikasleekin. 2010ean istripu bat izan zuen snowboard egiten ari zenean eta elbarri geratu zen. Ordutik ona bere bizitzarekin aurrera egin du eta gaur egun goi mailako kirolaria da bere bizitza jarduera fisikoaren inguruan murgiltzen delarik. Gainditze adibide ezin hobea.