Atzo, urriak 9, Tknikako Ekinguneko arduradunak Harrobiara etorri ziren. Ikasenpresa programaren baitan ekintzailetza sustatzeko dinamikak garatu zituzten bigarren mailako informatika, kirola eta 3D ikasleekin goizean zehar; enpresa batean beharrezkoak diren roll-en inguruan lanean aritu ziren, besteak beste. Ekintzailetzaren inguruan ikasteko saio oso probetxugarria duda barik.
Ikasenpresako jardunaldia Harrobia ikastolan
