Urriaren 26an (ostirala), Harrobiak antolatutako BIME PRO GAME BIZ lehen edizioa egin zen BEC! –n. Bideojokoen garapena bultzatzeko, tokiko entretenimendu digitaleko industriaren elkarrekintzaren topagunea izan zen eta bertan honako bost hitzaldi hauek eman ziren:
- PlayStation Talents-eko Iker Uncilla eta Jon Cortazar Bilboko Game Camp-aren berri eman zuten. Bertan hazi den Main Loop enpresako Jose Muñoz-ek bere esperientzia kontatu zuen.
- Bideo-joko indie bat nola promozionatzen den azaldu zuten PR kanpainen arduradunak diren Jesús Fabre, Carlos Hergueta eta Mario Jiménez.
- Claudia Mendozak, KING jokoaren diseinatzaileak, datu-zientzian oinarritutako bideo-jokoak eta Freemiun ikuspegia azaldu zituen.
- Daniel Cross, PES 2019 bezalako bideo-jokorako musikarik onena aukeratzeko artea azaldu zuen.
- Gamelab bideo-jokoen jaialdiko arduraduna den Ivan Lobok Robin Hunicke, bideo-joko indie-n diseinatzailea, elkarrizketatu zuen.