Urriaren 17an (asteazkena), EHUn Berdintasuneko masterra egiten ari den Iraide Harrobiara etorri zen ikasitakoak praktikan jartzeko. Horretarako Marketina zikloko ikasle zein irakasleekin dinamika bat landu zuen hasiera batean banaka, gero taldeka eta azkenik talde osoak gogoeta egin zuen eta norbere iritziak partekatu zituen genero roletaz, indarkeria sexistaz eta komunikabideetan eta publizitatean ikusten ditugun albiste eta iragarki desegokiez. Etorkizuneko erronketan kontutan hartuko ditugun irizpideak, duda barik.