Ekainaren 18tik Harrobiako lau ikasle 2018-2019 ikasturteko LH Duala programan parte hartzen ari dira.

Mariñek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko; Maitanek, Marketina zikloko ikasleak, CURVES enpresan urte beteko KONTRATUA dauka online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzeko; Enekok, Informatika zikloko ikasleak, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko; Aingeruk,  Informatika zikloko ikasleak, SERMICRO enpresan urte beteko KONTRATUA dauka ekipoak instalatu, sistema eragileak kudeatu eta zerbitzuak mantentzeko.

Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu lau enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.