Maiatzaren 16an, asteazkenarekin, Harrobiako goi mailako Marketin zikloko ikasleek eta irakasleek parte hartu dute Mugarik Gabeko Ekonomistek Marketina inklusiboari buruz antolatutako saio batean. Saioan inklusibitateak enpresari eman diezaiokeen balio erantsiaz gain, marketina inklusiboa nolakoa izan beharko litzatekeen azaldu ziguten. Bidenabar, etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertu zituzten irakasleek Mugarik Gabeko Ekonomistekin eta Txokobide elkarteko lagunekin. Gainera, partaideen artean zenbait proiektu inklusiboren berri eman zuten. Harrobia ikastolatik geure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu antolatzaileei eta zorterik onena opa diegu bertan ziren promotoreei. Mila esker guztioi!