Harrobiako ikasleek enpresetan praktikak bukatu dituzte

by | Mai. 29, 2018 | Zikloak

Maiatzaren 28an 380 ordutako iraupena duen Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa bukatu zuten BIGARREN mailan dauden ikasleek.

Informatikako ikasleek praktikak egin dituzte hezkuntza zentroetan eta informatikako enpresetan, Kirolekoak udal kiroldegi zein gimnasio pribatuetan eta 3Dkoak sektoreko enpresetan programazio, modelaketa, animazio eta VR/AR proiektuak egiten.

Harrobiaren aburuz euskara gure ikasleek eskaini dezaketen balio erantsi nagusia da eta aurten gure ikasleen %40ak egin dituzten praktiketan euskara presente egotea lortu dugu.

Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa kolaboratzaile guztiei: JGN Informatica, Mod Pc, PCBox, Digwind, Sarintel, Akira Games, Sermicro, Versia, Reciclanet, Cove Norte, Elurnet, Ehu-Cidir, Aixerrota, Lauro, Barakaldoko Salestarrak, Urretxindorra, Eguzkibegi, Itxaropena, Guedan, Emtesport, Metropolitan, Up Bilbao, Club deportivo, Xaker, Nivel3, Esparta Arena, IMD Basauri, Getxo Kirolak, Sestao Kirolak, UR Nomade, Troka, Crossfit Basauri, Gaude, D.U. Trainning, 3DKumo, Mr. Jam, Delirium Studios, Tecnalia, Glasso, Virtual-Bilbao, Beitxu Studios, Mugikon, Catsula, Bvapps, Cerebrito Perez, Crusoe Treasure eta Begira.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.