Martxotik maiatzera Harrobiak “Software Bilduma 2018” jardunaldiak eskainiko ditu

by | Mar. 8, 2018 | Zikloak

Proiektuaren arduraduna den Joseba Bilbao eta ‘Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak’ zikloko ikaslea den Aitor Gonzalez dagoeneko prest daude “Software Bilduma 2018” jardunaldiekin hasteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen “SWB2018” proiektuaren baitan, Bizkaiko hezkuntza zentroei eskaintzen zaie DBH 4. mailako ikasleekin erabat doakoa den ordu bateko tailer praktikoa egitea. Bertan, software librearen nondik norakoak aurkezten zaizkie ikasleei eta “SWB2018”ko zenbait aplikazio lantzen dira haiekin batera.

Proiektuaren aplikazioa eta informazio guztia ikusi.

Zure zentroan doakoa den jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.