Europako gazte batzuen iniziatibaz Ecosia sortu da, interneteko bilatzaile bat, alegia. Haatik, bilatzaile hau ez da ohiko bilatzaile bat, Google edo Bing bezalakoa. Ekintzaile horiek balio sozial bat eman nahi izan diote ekimenari; hortaz, Ecosiak lortzen dituen mozkinen %80 zuhaitzak landatzeko programetara bideratzeko konpromisoa hartzen dute. Informazio gehiago https://info.ecosia.org/what atarian daukazue.
Iniziatiba honen berri Marketineko lehenengo mailako ikasleek eman digute, bai eta bilatzailea erabiltzeko aholkua ere; izan ere, beraien ardura izan da urtean ospatzen diren egun seinalatuetan ikastolaren web orrian horien aipamenak egitea, esaterako, emakumearen nazioarteko egunean, biodibertsiatearen egunean edo uraren egunean.
Hori guztia dela eta, horra gure aholkua: klik batez planetari lagundu!