Urriaren 5ean (osteguna), Deusto Business Schoolen SPRIk antolatutako ZIBERSEGURTASUNAren inguruko hitzaldian parte hartu genuen ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako zikloko lehenengo mailako ikasleekin.
Ordu batetan, Euskaltel, Panda eta AON enpresetako ordezkariek zibererasoetatik nola babestu azaldu zieten bertaratutako enpresei ondorengo zerbitzuak aurkeztuz: Euskaltelek kudeatutako segurtasun integrala; Pandak antibirusa ordezkatzen duen defentsa aurreratua eta AONek ziberarriskuen kontrako poliza. Ondoren galdera-erantzunen tartea zabaldu zen.
Errepikatuko dugun esperientzia izan zen duda barik.