Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Baske Teamek eta Emakundek urriaren 26an antolatutako jardunaldian HARROBIAko irakasleek parte hartu dute. Jardunaldi honek erakutsi du kudeaketaren eta erabaki-hartzeko eremu guztietan emakumeak eta genero-ikuspuntua sartzeak justizia ez ezik, eta berezko giza-onurarekin batera, erakundeetan ere barne eragin positiboa duela. Jardunaldiak genero ikuspegia erantsi eta etekin hau esperimentatu izan duten adibide praktikoak aurkeztu ditu: Gipuzkoako Surf Federakundea, Zarauzko Emakume Korrikalariak, Bizkerre Futbol Taldea, Basque Team, Enpleguan eragina emakumeei bideratutako kirol jardueren antolaketaren bitartez eta Markaren irudian eragin positiboa.
Jardunaldia. “Kirol Erakundeak: Genero ikuspegian pentsatu eta onurak sortu”.
