2017-2018 ikasturtean, eta ETHAZI metodologia martxan ipini dugula probestuz, Hizkuntza Proiektua martxan ipintzeko parada ezinhobea izan du Harrobia Ikastolak. Hori dela eta, zikloetan lanbide moduluen arteko mugak apurtu eta diziplinen arteko zubiak eraiki ditugu. Hala, ingelesa enparauko lanbide moduluekin uztartzen hasi da zenbait proiektu laburretan, beti euskarari komunikatzeko hizkuntzaren lehentasuna emanez, jakina.
Bide horretan, ikasleak ikasturte amaieran menderatu behar dituen komunikazio-funtzioak lantzen ari gara. Horren ondorioz, esaterako, Lan Orientabideko lanbide moduluan, bideo-curriculumak ingelesez egin dira lehendabiziz. Horrela, ikasleek, Lan Orientabideko edukiak barneratzeaz gain, aurkezpen formal luzeak ingelesez egiteko gaitasuna lantzen du.