INSPIRA proiektuak EAEko ikasleen artean eta, bereziki, nesken artean, bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatu nahi ditu. Izan ere, teknologia arloko prestakuntza aukeratzen duten kasleen kopurua beherantz doa urtetik urtera. Eta, neskei dagokienez, datuak are larriagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak izan arren, titulazio teknikoetan, esate baterako, Ingeniaritzan eta Arkitekturan, % 26,4 besterik ez dira.
Proiektuak hainbat helburu eta gako ditu, besteak beste, hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak eskaintzea, neska-mutilek STEAM lanbideak ezagutzea, herrialde baten garapenean gizonek eta emakumeek parte hartzearen beharraz jabetzea, teknologiako karreren inguruko sentsibilizazioa eta orientazioa eskaintzea, emakume teknologoak ezagutaraztea eta haien garrantziaz jabetzea, eta dauden estereotipoak ezagutzera ematea, ikasketen aukera baldintzatu ez dezaten.