‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko lehenengo mailako ikasleak Harrobia ikastolako bi informatika gela muntatzen ari dira irakaslea eta IKT arduraduna den Jonathan Carrillo-ren argibideak jarraituz.
Aukera ezin hobea dute praktikan jartzeko ‘Sare Lokalak’ lanbide moduluan landutako gaitasuna: ingurune txikietan sare lokalen zerbitzuak (kableatua eta rack-a) instalatu.
Eskerrak ematen dizkizuegu egiten ari zareten lanagatik!
MSS zikloko ikasleak informatika gela berriak prestatzen ari dira
![20170406 Gelen prestaketa 01](https://harrobia.net/wp-content/uploads/2017/04/20170406-Gelen-prestaketa-01.jpg)