Pasaden ostiralean, urtarrilak 13, Harrobiatik hasiera eman genion Uretako Sorospeneko eta Lehen Laguntzetako ikastaroari. Abanto Zierbenan ematen ari da eta 30 urtetik beherako 12 gaztek parte hartzen dute. Gehienbat, ur-instalazio batetan istripu bat egotekotan jarraitu beharreko urratsak ikasiko dituzte, udan sorosle moduan lan egiteko helburuarekin.
Uretako Sorospeneko eta Lehen Laguntzetako ikastaro berria Abanto Zierbenako Udalarentzat
