Zenbait desgaitasun duten pertsonekin kirol arloan lan egiteko akreditazio ofiziala. Azken plazak!

by | Ira. 20, 2016 | Uncategorized

Euskadin lehen aldiz ematen da. 15 plaza besterik ez da egongo.
2016-2017ko ikasturtean zehar lanbidetasun ziurtagiri hau osatzen duten moduluak emango dira.
Ziurtagiri osoa egingo duten pertsonek lehentasuna daukate baina desgaitasun-motaren arabera, era partzialean ere egin dezakezu.

  • Adimen desgaitasuna: Hasiera irailaren 27an. 12:00 – 15:00.
  • Desgaitasun fisikoa: Hasiera 2017ko urtarrilaren 10ean. 12:00 – 15:00.
  • Desgaitasun bisuala: Hasiera 2017ko martxoaren 29an. 12:00 – 15:00.

KIROL EGOKITUAREN EUSKAL FEDERAZIOAREN LAGUNTZA izango dugu prestakuntzan.

Izena ematea eta plaza erreserbatzeko idazkaritza@harrobia.net helbidera honako datu hauek bidali:

  • Izen-abizenak
  • NAN zenbakia
  • Lan egoera: lanean edo langabezian
  • Telefono zenbakia.

Infomazio gehiago ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.