Yoga Heziketa ikastaroa

by | Ira. 26, 2016 | Uncategorized

Datorren urrian hasiera emango diogu Yoga Heziketa ikastaroari. Ikastaro hau diruz lagunduta dago eta langileei lehentasuna emango zaie.

Yoga Irakasle ikastaro honen bitartez Yoga-n oinarrizkoak diren ezagutza teoriko-praktikoak bereganatuko dituzu. Amaitzean gai izango zara kalitatezko Yoga saioak emateko, ez euki zalantzarik.

Oraingoan modulu hauek emango ditugu:

  • Yogaren oinarrizko irizpide etikoak, filosofikoak eta mistikoak (50 ordu).
  • Asana eta pranayama- sekuentziak eta progresioak (vinyasa eta karana) (90 ordu).
  • Erlaxazioa eta meditazioa yogan (40 ordu).

Ikasleak hiru moduluak edo bakarra egin dezake.

Informazio gehiago nahi izanez gero 944724366 telefonora deitu.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.