Egun hauetan ikas-ekinezko kontratua bukatuko zaie 2015-2016 ikasturtean LH Duala programan parte hartu izan duten Harrobia Ikastolako bi ikasleei. Gorkak, Mikroinformatika Sistemak eta Sareak erdi mailako heziketa zikloko ikasleak, urte beteko kontratua izan du Getxoko Cove Norte enpresan. Endika, Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako heziketa zikloko ikaslea, egoera berean egon da Begoñako Metropolitan enpresan. Hala ere, esan beharra dago kasu bietan enpresan lan egiten jarraituko dutela beste kontratu mota batekin. Beraz, zorionak!
Aurten aukera izan dugu programa ezagutzeko eta Harrobiak, ikasleek eta enpresek egindako balorazioa oso positiboa izan da. Guztiok momentu batean edo bestean izan ditugu zailtasunak baina hauei aurre egitea lortu dugu eta esperientzia oso aberasgarria izan da. Eskerrak ematen dizkizuegu Gorka, Endika, Javier eta Álvarori Harrobian izan duten konfiantzagatik. Laster 2016-2017 ikasturteko parte hartzaileen berri emango dizuegu.