Ekainaren 14an, asteartearekin, Harrobiak Innobasquek urtero antolatzen duen Global Innovation Day-n hartu zuen parte. Bertan hiru proiektu berritzaile aurkeztu zituen: datorren urtean eskainiko den 3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak etekin handiko zikloen metodologiaren bitartez emango dena; nagusientzako ohitura osasungarriei buruzko proiektu bat ariketa fisikoa sustatzeko 10.000 biztanletik beherako herrietako parke publikoetan; azkenik Koop SF34 subahariarren komunitateak martxan ipinitako ekintzailetza aktiboa sustatzeko egitasmoa, berrikuntza soziala oinarri duena.
Azoka aukera paregabea izan zen esperientziak elkartrukatzeko eta beste erakunde askorekin hartu-emanak izateko; eta hori gutxi balitz, Lehendakariari ere gure jardueren berri emateko parada izan genuen.