Lanbide heziketan ere proiektuekin lan egiten

by | Ots. 1, 2016 | Uncategorized

Hezkuntzan gero eta aldaketa gehiago gauzatzen ari dira metodologiaren alorrean. Horietako bat irakasgai desberdinen edukiak lantzea proiektu orokor baten inguruan. Harrobian aurten bost proiektu atera ditugu gure kirol eta informatika ikasleen artean lantzeko. Proiektu espezifikoak izan dira software librearena Informatikako zikloan eta Euskara sustatzeko proiektuarena Kirolekoan; bestalde, ziklo bietan komunak diren Sektorearen Azterketa, Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Agenda 21 ere landu dira. Biodibertsitatearen proiektuaren barruan, esaterako, ikasleek jarduera anitzak landu dituzte: iragarpen panelak egin, sinadurak eskuratu, irteera Urdabaiera, Harrobiak sinatutako idazkia… Euskara sustatzeko proiektuan kirol ekintzak antolatu ziren Euskararen egunean beste zentro batzuetako ikasleekin
Proiektu bati zuzendu irakasgaien edukiak zeharka landu ez ezik, prozedura batzuk eta jarrera batzuk ere landu dira, hartara, ikasleek bisitak egin dituzte sindikatuetara, hitzorduak eskatu behar izan dituzte telefonoz, txostenak idatzi dituzte, kaleko neurketak egin dituzte, bisitaldiak antolatu behar izan dituzte, eduki formaleko e-mailak idatzi dituzte, jendearen aurrean aurkezpenak egin behar izan dituzte, bideoak grabatu eta editatu dituzte, sare sozialak erabili dituzte… Hots, edozein lanetarako ondo etorriko zaizkien jarduerak egiten ikasi dute, dena talde-lanean egin da eta ikasleen iniziatiba eta ardura sustatzen saiatu da.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude 😛.
Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.