Euskararen egunean, abenduak 3, Txurdinagako kiroldegian euskararen erabilpena sustatzeko kirol-jarduerak egin ziren Gabriel Aresti eta Urretxindorrako ikasleekin batera. Jardueretan Harrobiako ikasleek monitore lanak egin zituzten eta jolasak antolatu eta martxan jarri zituzten.
Talde irabazlea Urretxindorrakoa izan zen eta kirol jarduera bat irabazi dute talde osoarentzat. Zorionak!