Pasaden ostegunean irteera izan genuen kirol eskaintza partzialeko taldearekin. Eguraldi ona ikusita eta nagiak kentzeko helburuarekin itsasadarrera joan ginen arraunketa egitera. Azkenean, primerako arratsaldea izan genuen: ikasleek bere besoetako giharrak landu zituzten eta batzuek Bilbo ezagutu zuten beste ikuspuntu batetik.
Hau izan da ikasturteari hasiera eman dion irteera baina ez da izango azkena. Negua laster dator eta espero dugu elurra ekartzea beste motatako kirol ekintzak prestatzeko.