Harrobiako irakasleak Ibaietan erreskateak egiten ikasteko ikastaroan

by | Mai. 19, 2014 | Uncategorized

DCIM100GOPROAurreko astean, Harrobiako Xabier, Nerea eta Abel Hobetuz-ek diruzlagundutako ikastaro batean ikasle aritu ginen . Ikastaroa ibaietan ekintza ezberdinak antolatzen dituzten gidariei zuzenduta dago; praktika segurtasun osoz egin dezaten eta istripua gertatuz gero kaltetuak uretatik nola atera jakin dezaten. Irakaslea Ur-nomadeko Txus izan zen, pilo bat daki eta gauza asko ikasi genituen.

Aste honetan kiroleko ikasleak Urdaibaira Kayak eta Surfa egiten eraman behar ditugunez ezin hobeto etorriko zaigu ikastaro honetan ikasitakoa.

Hona hemen ikastaroan guk geuk grabaturiko bideoa  eta ateratako argazki batzuk ikusgai dauzkazue:

DCIM100GOPRO DCIM100GOPRO

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.