Aurreko apirilaren 11ean, Aste Santu aurreko azken eguna zela, Bilboko hainbat ikastetxek ekintza bereziak izan zituzten.
Alde batetik, Maristas ikastetxekoek, beraien euskal asteari bukaera emateko Herri Kirol jaialdia antolatu zuten Arenalean.
Bestalde, Ikastolen elkarteak antolatuta eta Xiba programaren barruan, Herri kirol eta jolasen jaialdia egin zen Gabriel Aresti BHI ikastetxean.
Ekintza guzti hauetan, gure Harrobiako GKES-eko 1. mailako ikasleak egon ziren begirale-lanak egiten, euren eguneroko ikasketak sakontzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zutelarik.