Harrobia Lanbide Heziketak, bere zentrorako bisita-programa barruan, datozen maiatzaren 16an, 16:00etan eta Ekainaren 2an, 12:00etan Ate Irekiko beste bi jardunaldi ospatuko du martxoaren 21ean eta apirilaren 2an egindakoez gain.
Jardunaldi hauetan gonbidatzen zaitugu instalazioak, Informatikako erdi mailako gradua eta Kiroletako goi mailako gradua egiteko bai baliabide materialak, bai irakasleak ezagutzera, zalantza edo galdera guztiak gure orientatzaileen bidez argitzera.
Informazio gehiago ikastolako telefonoan: 944724366