Eskiatzen egon gara

by | Ots. 4, 2014 | Uncategorized

12174293283_80bd3fb4a5_oBi urterik behin egiten dugun bezala aurten ere Kiroleko 1. eta 2. mailako ikasle zein irakasleok eskiatzera joan gara aste betez. Aurten Gouretten (Frantziako pirinioak) egon gara. Bertan hiru egunez aritu ginen Eskiatzen zein Snowboard egiten ikasten. Ikastolatik 5 monitore hartu eta beraiekin aritu ginen buru eta belarri egunean 7 orduz praktikatzen.


Jauziak, barreak, hotza, beroa… danetarik egon zen. Azkenean helburua bete genuen: elurretan maneiatzen ikastea; ez dela gutxi. Horretaz gain eskiatzen irakasteko progresio egoki bat jarraitzen, elurretan segurtasunez aritzen, kaltetuak sorosten eta beste hainbat gauza ikasi genituen baita ere.

Bi urte barru berriz ere bueltan izango gara!

Argazki gehiago ikusi

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.