Urtero bezala, Gabonetako azken eskola eguna heldu da, aurten gainera Santo Tomas azokaren egunean. Hori dela eta, Harrobiako ikasleek eta irakasleek luncha egin dute urteari amaiera emateko.
Luncharekin batera, aurten sari banaketari heldu diogu berriro eta 10-15 bat opari zozkatu ziren Informatikako eta Kiroleko ikasleen artean. Horrela agurtu genuen elkar hurrengo urtera arte!