Irailaren 25an, asteartea, Bilboko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako Berbagunera joan ginen Harrobiako familia. Lehenengo saiora informatikakoak, bigarrenera kirolekoak.
Han mahaietan bosnaka jarri gintuzten eta hitz egiteko gai bat eman ziguten. 20 minutu pasatakoan beste mahai batera mugitu eta beste gai bat proposatzen ziguten, eta horrela hiru gai jorratu arte. Ekintza interesgarria, euskara sustatzeko ez ezik, euskaraz hitz egitera animatzeko.
Horrez gain, bidaia aprobetxatu eta Alhondiga ezagutu ahal izan genuen, bai eta Konkistadoreko Julian Yantzirekin egon ere.