Software bilduma 2018
- Informazioa
- Izena eman
- Aplikazioa eta deskargak
- Galdetegiak
- Zozketa
- Bideoak
- Babeslea

Proiektuaren xedea da euskarazko software librea sustatzea Bizkaiko ikasleen artean. Ildo horri eutsita, GNU/LINUX zenbait sistema eragile eta Android, Ubuntu zein Windows sistema eragileetarako mahaigaineko zein webaplikazioak bildu ditugu “SWB2018” aplikazioan. Hala ere, erdarazko eta software libre ez diren aplikazioak ere aurki daitezke bertan. Harrobiako web-orrian “SWB2018” aplikazioaren web-bertsioa eta GNU/LINUX eta Windows sistema eragileetarako bertsioak eskuragarri daude.
Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen proiektu honen baitan, Bizkaiko hezkuntza zentroei eskaintzen zaie DBH 4. mailako ikasleekin erabat doakoa den ordu bateko tailer praktikoa egitea. Bertan, software librearen nondik norakoak aurkezten zaizkie ikasleei eta “SWB2018”ko zenbait aplikazio lantzen dira haiekin batera.
Zure zentroan doakoa den jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Joseba Mirena Bilbao Requena proiektuaren arduradunarekin kontaktuan jar zaitezke ondorengo posta helbide elektronikora idatziz: jbilbao@harrobia.net
“Software bilduma 2018” aplikazioaren iturburu-kodea deskargatu (590 MB).
Software Bilduma 2018. Mahaigaineko bertsioak. | |||
---|---|---|---|
![]() |
Windows bertsioa deskargatu (46 MB). | ![]() |
Linux bertsioa deskargatu (61 MB). |
Software Bilduma 2018. Web-bertsioa. |
---|
![]() |
![]() |
Ikaslearen galdetegia bete. |
![]() |
Irakaslearen galdetegia bete. |

