TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

HARROBIA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak baimendutako eta ITUNDUTAKO LANBIDE HEZIKETAKO ZENTRO euskalduna da. Halaber, HARROBIA Kirol Irakaskuntzetarako Ikastola baimendua da.

Kooperatiba Elkartea eta irabazi asmorik gabeko erakundea da. Portugaleten jaio zen 2001-2002 ikasturtean IBAR EZKERRA IKASTOLA izenarekin, eta Eukal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba-elkartearen partaide da.

2011tik aurrera, lanbide prestakuntza zerbitzua Bilbon eskaintzen du HARROBIA izenarekin.

Hasierako eta bizitza osoan zeharreko kualifikazio-prozesuak sustatzen eta bultzatzen ditu. Horrek emango dizkio ikasleriari behar besteko konpetentzia enplegu bat aurkitzeko edo bere lan egoerari eusteko edo hobetzeko, bai mendeko lanetan, bai enpresa-proiektu berritzaile bat abiarazteko, bai goiko mailetan zein osagarrietan trebatzen jarraitzeko.

HARROBIA kalitatearen kudeaketa-sistema ziurtatzen duen UNE-ISO 9001:2008 ziurtagiria 2004tik geroztik dauka.

Ikastola

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved