Martxoaren 9an (osteguna), “Software Bilduma 2017” lehenengo jardunaldia egin zen Laudio Ikastolan. DBH4 mailako 50 ikasleei tailer praktikoa eskaini zieten proiektuaren arduraduna den Joseba Bilbaok eta “Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea den Xarles Goitizek.
Proiektuaren aplikazioa eta informazio guztia ikusi.
Zure ikastetxean doakoa den jardunaldi hau antolatu nahi izatekotan formularioa bete.