Se ha presentado la iniciativa del Euskaraldia en Harrobia

por | Oct. 8, 2018 | Sin categorizar

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldia Harrobia Ikastolan aurkeztu zen urriaren 2an, asteartearekin. Ekimena Euskaraldiaren Bilboko arduradunek aurkeztu zuten eta bertan bi figura nabarmendu zituzten: Ahobizi eta Belarriprest; nork bere rola hautatu beharko du eta hamaika egunez rol hori jokatu, uneoro euskaraz egin, edo euskaldun hartzaile izan, labur esanda. Ekimenaren asmoa euskaraz hitz egiteko ohiturak aldatzea da eta, bide batez, euskara gehiago entzutea kaleetan.

Antolatzaileek esan zutenez, oraindik hasi eta Euskaraldia egin bitartean, hainbat sentsibilizazio ekitaldi egingo dira iniziatibaren berri emateko. Animatu eta eman izena Euskaraldian, epea dagoeneko zabalik dago eta!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.