Zer dira lanbidetasun-ziurtagiriak?
Konpetentzia bat erdiesteko Lan administrazioak definitu duen formazioa da profesionaltasun ziurtagiria. Konpetentzia horiek Konpetentzia Profesionalen Katalogo Nazionalean azaltzen dira.
Horrez gain lan-esparruan lan-jarduera bat burutze aldera, ofizialki egiaztatzeko tresna da, gaitasunak eta formazioa jaso direla egiaztatzen duena. Euskadiko Enplegu Zerbitzuak – Lanbidek ematen ditu ziurtagiriok eta estatu osoan dira baliagarriak.
Formazio modulu bik edo gehiagok osa ditzakete profesionaltasun ziurtagiriak eta; batzuetan, iraupena oso luzea izan ez dadin eta egitea errazagoa izan dadin, moduluak formazio-unitateetan banatu dira.
Profesionaltasun ziurtagiri bat edo beronen moduluetako bat erdiesteak lanbide heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloko titulazioa ekar dezake, lanbide heziketako sistema integratuan baitaude; baita kirol irakaskuntzan ere.
Informazio gehiago: