Harrobiako ikasleek irabazi dute Tknikak antolatutako enpresa-ideien lehiaketa

Harrobiako ikasleek irabazi dute Tknikak antolatutako enpresa-ideien lehiaketa

Tknikak Zarautzen ekintzailetzan murgiltzeko asteburu pasa antolatu du pasaden asteburuan, hilak 3 eta 4, non elkarte autonomoko hainbat zentrotako ikasleek enpresa ideia onenak zein izango lehiatu diren. Asteburuan zehar dinamikak egin dira elkar ezagutzeko, enpresa-ideian sakontzeko, komunikazioa lantzeko eta, bukatzeko, ideiak epaimahairen aurrean aurkezteko. Amaieran, Harrobiako 3D animazio eta bideo-jokoetako Fsix games enpresa lehiaketa irabazi dute.

Hala ere, saria bera baino, jasotako aholkularitza, egindako harremanak, eta sortu den giro paregabea izan dira nabarmentzeko aspekturik garrantzitsuenak. Tribuna honetatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu tailerrak eman dizkieten guztiei, Israel, Beñat, Virginia, Nere…

Zorionak partaide guztiei eta zorionak Koldo, Ander eta Iurgi egindako lanagatik!

Harrobia Ikastolako Informatikako ikasleek “Harrobix” sistema eragilearen bertsioak garatu dituzte

Harrobia Ikastolako Informatikako ikasleek “Harrobix” sistema eragilearen bertsioak garatu dituzte

Asko lan egin ondoren eta azken momentuko arazoak konponduta, harrotasun osoz aurkezten dizuegu HARROBIX. Harrobia Ikastolako Mikroinformatika-sistemak eta sareak 1go mailako ikasleek garatu dituzte “HARROBIX_22_23” GNU/LINUX sistema eragilearen bertsioak.
Datorren ikasturtean, ikastolako ekipo orotan erabiliko ditugu bertsio guzti horiek.
Horrela, orain dela 11 urte software librearen alde egindako hautua berresten du Harrobia ikastolak, gure ikaslek zein irakaslek erabiltzen dituzten sistema eragile zein aplikazio sorta Harrobia ikastolaren esku geratuz.
Eduardo Galeano idazleak esaten zuen moduan, “utopia zeruertzean dago, bi pauso aurrera egiten ditugu eta zeruertza 10 pauso urruntzen da. Orduan, zertarako balio du utopiak? horretarako, aurrera egiteko!”

Prestakuntza fisiko berritzailea nerabeentzat

Prestakuntza fisiko berritzailea nerabeentzat

13 edo 14 urterekin oraindik ez duzu aukera adibidez gimasio batera joateko eta beste aldetik, askotan, gimnasioetan ez da ikusten zehazki produktu zehatz bat bideratua adin horretako pertsonei. Nerabean zaudenean hormonak, adibidez, testosterona gehiago agertzen da. Beste aldetik, hazkuntzan dauden momentu horretan askotan tendoiak eta giharreak eta hezurrak bapateko azkundea izaten dute. Beste batzutan posturarekin arazoak ere izan ditzazkete.

Beraz, indarrarekin lan egiteko hainbat irizpide edo baldintza ipini beharko dira arriskutsua ez izateko. Eta horrexegatik sortu genuen produktu bat, prestakuntza fisikora bideratuta, non jarraipena ere egiten den online, ariketa bakoitzaren intentzitatea eta bolumena kontrolatzeko eta bere ondorioa pertsona horrekin. Ohiturak, elikagaiak eta kirolaren eragina jasotzen dituen adierazleak ere erabiltzen dira erraminta honetan.

Eenpresak eta ikasleak: enplegagarritasunaren aldeko profilei buruzko hausnartzen

Eenpresak eta ikasleak: enplegagarritasunaren aldeko profilei buruzko hausnartzen

Plan Berezietako ikasleei zuzendutako Enplegurako I. Azoka antolatu da Harrobia Ikastolan, Ikasleak sektoreetako enpresetara gerturatzeko proposamen berria. Ikasleek ikastaroan zehar garatutako proiektuak aurkezteko aukera izan dute, beren prestakuntza berriak erakusteko, eta baita enpresa bakoitzeko ordezkariarekin zuzenean hitz egiteko ere.

Azokan, mahai-inguru bat ere egin da eta bertan, enpresek zein profil nahi duten, zer da gehien baloratzen dutena, zer da gehien kostatzen zaiena aurkitzea eta langileak bilatzeko zein bide erabiltzen dituzte azaldu dute. Zalantzarik gabe, laneratze hori lortzeko informazio oso baliotsua.

Plan Singularra – Bilbo Ekintza eta Lanbide

Bilbok, bosgarren urtez jarraian, Prestakuntza eta Enpleguko Plan Singularrak aurrera eraman ditu, bertan bizi diren biztanleen jarduera ekonomikoari eta enplegagarritasunari laguntzeko. Plan horiek, batez ere, bazterketa-egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonei zuzenduta daude, berariazko beharra diagnostikatu den auzoetan.

Bilbo Ekintzak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatutako programaren helburu nagusia, epe ertain eta luzera enplegagarritasuna eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzekojarduera ekonomikoa sortu eta mantentzeko ekintzak egitea da.

Gainera, plan horietan prestakuntza, motibazio eta orientazio integraleko ekintzak garatzen datza, lan merkatuan itzuli edo sartzeko. Horretarako, gizartearen errealitatea eta ingurunea kontuan hartuta, gaitzen dituen kualifikazioa lor dezakete.

2021-2022 Plan Singularrean honako prestakuntza ibilbideak gauzatu dira:

– Merkataritza Txikia (E-commerce eta TicketBai) digitalizatzeko laguntza.
– Motion Design, Publizitatea eta Infoarkitektura arloetarako animazioa diseinatzea.
– Plaka fotovoltaikoak.
– Kirol instalazioak: sarrera kontrola eta zaintzea.
– Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak.

Harrobiako lehenengo mailako ikasleak ere enpresetan daude praktikak egiten

Harrobiako lehenengo mailako ikasleak ere enpresetan daude praktikak egiten

Apirilaren 4an, Kirola, Marketina eta 3D zikloetako lehenengo mailako ikasleak ere praktikak egiten hasi ziren sektoreko enpresetan.
Gure ikasleek eskaini dezaketen balio erantsi nagusia euskara da eta %55ek euskara presente izango dute.
Harrobiatik esker zintzoenak ematen dizkiegu gure enpresa kolaboratzaileei eta ikasleak animatzen ditugu ahalik eta etekin handien ateratzeko 128 ordutako praktikaldiari.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.