Bilbao  balioak  martxan  lehiaketaren  ideia  irabazlea

Bilbao balioak martxan lehiaketaren ideia irabazlea

Harrobia ikastolako MSS (Mikroinformatika Sistemak eta Sareak) 2.mailako ikasleek Bilboko udaletxeko Gazte balioak martxan saria jaso zuten #SWB2018 proiektua zarituz. Izatez,
3000 euro jaso du proiektuak eta ikasleen artean banatu dugu erdia baino gehiago, azaroak 8an Harrobian egindako ekitaldian, bertara, udaletxeko arduradunak, gurasoak eta nola ez ikasleak etorri ziren.
Atzo Bilboko udaletxekoek ekitaldi propioa antolatuko zuten arratsaldeko 18:30etan bilboko euskal museoan proiektuak saritzeko.

 

SWB2018  proiektuaren  sari  banaketaren  ekitaldia  Harrobian

SWB2018 proiektuaren sari banaketaren ekitaldia Harrobian

Atzo, azaroak 8, Harrobiako areto nagusian Bilboko Udalak antolatutako ‘Gazte Balioak Martxan’ lehiaketaren irabazlea izan zen SWB2018 proiektuaren sari banaketaren ekitaldia zen. Bertan parte hartu zuten Oihane Agirregoitia, Bilboko Gazteria eta Kirola sailaren zinegotzia, Juan Zulueta, Urretxindorra Ikastolako irakaslea, Joseba Bilbao, SWB2018 proiektuaren arduraduna, Fernando Garrigos, Harrobiako zuzendaria, eta, noski, ekitaldiaren benetako protagonistak, 2017-2018 ikasturteko Informatika zikloko bigarren mailako ikasleak haien gurasoekin etorri zirenak.

Harrobiatik gure eskerrik zintzoenak ematen dizkizuegu ospakizun hau gurekin partekatzeagatik eta SWB2019 proiektua martxan dagoela jakinarazten dizuegu.

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!