Kirol  Irakaskuntzak

Kirol Irakaskuntzak

 

 

Euskadiko Igeriketa, Surf eta Tenis Federazioek eta Padel Federazioak HARROBIArekin batera jadanik entrenatzaile ikastaroak (bloke komuna, espezifikoa eta praktikak) egiten dituzte.

Orain arte, Kirol Federazioek, HARROBIren laguntzaz, promozio batzuk egin dituzte:

  • N1 eta N2 igeriketa.
  • N1 tenisa.
  • N1 surfa.
  • N1 y N2 padela.

2019ko maiatzara arte, Waterpolo N2 prestatzen ari da eta 2019an zehar Surf N2koa egingo da.

Ondorengo kirol modalitatek eta disziplinek ere egin dezakete: Parapentea, Xakea, Beisbola, softbol, Bozia, boxeoa, Txirrindularitza, uretako eskia, Futbol amerikarra, Golfa, Halterofilia, Hockeya, iu-jitsu, kendo, wu-shu, Aikido, Karate, tai jitsu, kenpo, kung fu, Kickboxing, borroka, Motoziklismoa, martxa, Orientazioa, Arraunketa, Errugbya, Squiasha,Taekwondo, Hapkidoa, Mahai tenisa, Arku tiroa, tiro olinpikoa, Triatlon, Boleibola, pilota eta irristaketa espezializioak.

 

Marketina  zikloko  ikasleek  Sopela  Surf  Business  Meeting  jardunaldian  parte  hartu  dute

Marketina zikloko ikasleek Sopela Surf Business Meeting jardunaldian parte hartu dute

Irailaren 20an (osteguna), Marketina zikloko ikasleek IV Sopela Surf Business Meeting jardunaldian parte hartu zuten. Bertan, surf-aren merkatuak ingurune digitalean jarraitu beharreko estrategiak aztertu ziren surfaren industriako hainbat profesionalen eskutik. Partehartzaileen artean zeuden Denny Jaconni, Surflineko Marketing Zuzendaria, munduko online komunikabide handiena; Olivier Duperray, Bloowatch, surf eskolen kudeaketarako eta sustapenerako tresnaren arduraduna; Alex Rayón, Deusto Big Datako zuzendaria; edota Ainara Basurko BEAZ erakundeko zuzendari nagusia, besteak beste.