Marketin  eta  Publizitate  zikloan  Edward  de  Bonoren  Pentsatzeko  txapelak  erabiltzen  hasteko  prest!

Marketin eta Publizitate zikloan Edward de Bonoren Pentsatzeko txapelak erabiltzen hasteko prest!

Harrobia Ikastolako Marketin eta Publizitateko zikloko irakasleak diren Amaiak eta Adrianak Tknikak eskainitako SOR-GIM: Sormenezko pentsamendurako entrenamendurako ikastaroa bukatu dute.  Argeme Vilarekin batera, ikastaroko formatzailea, pentsamendu paraleloa, sortze prozesua eta adimen emozionala eta eragilea garatzeko entrenamendua egin dute. Dagoeneko Marketin eta Publizitate goi mailako zikloko lanbide heziketako ikasleekin jarduera horietako batzuk martxan jarri dituzte. Sormenezko pentsamendurako hurrengoko ikastaroa noiz izango den jakiteko irrikitan daude!

 

 

Goi  Mailako  Zikloko  Marketineko  ikasleen  ekitaldia

Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleen ekitaldia

Harrobiako Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleek marketinari buruzko ekitaldi didaktikoa (ginkana baten antzekoa) ospatu egin zuten, pasadan astean; barneko eta kanpoko ikasleentzat. Kanpotik Urretxindorra Ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasleak etorri ziren.

Ekitaldi hauetara hurbildu zirenak Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak, instalazioak, Ethazi metodologia, ikasketa hauen lan irteerak etabar  ezagutu zituzten. Harrobiako marketineko ikasleek %100 antolatu zuten Ethazi metodologia jarraituz.

 

MKT  blai  ekitaldia

MKT blai ekitaldia

Kaixo lagunok!

Datorren astean, hilak 24, MKT blai ekitaldia ospatuko dugu Harrobia Ikastolan (Bilbo). Bertaratzen zaretenok marketin mundua eta marketin ikasketak hurbiletik ezagutzeko aukera izango duzue lehiaketa baten bitartez.

Dagoeneko lehenengo txanda bete dugu, baina 12:00etako txanda libre dago. Leku barik geratuko zarete? Izena ematea urtarrilaren 22a baino lehenago emailez mkt1718@harrobia.net edo telefonoz 94 472 43 66 egitea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko.

Marketina gustuko dutenentzat aukera paregabea da hau. Ez ezazu galdu!

Oharra: Marketin eta Publizitate Goi mailako Zikloko ikasleek antolatutako ekitaldia da. Marketin eta Publizitatea Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak ezagutuko dituzte eta Harrobiako instalazioak. Ekitaldi hau, Ethazi metodologia barnean egina dago, erronka moduan ikasleek 100% antolatu dute. Ikastetxe honetan Ethazi metodologia bitartez ikasten delako. Horrez gain, lanbide heziketako abantailak eta Harrobian ditugun ziklo ezberdinak azalduko zaizkizue.

 

Harrobia  Osatzen  Elkartearen  kongresuan  parte  hartu  du  Donostian

Harrobia Osatzen Elkartearen kongresuan parte hartu du Donostian

Azaroaren 23an eta 24an, Harrobiako Zuriñe, Txabi eta Jon, Donostian izan dira Osatzen, Familiako eta Komunitateko Medikuen Elkartearen, kongresuan komunikazio-lanak kudeatzen.

Kongresuan gaixoei ematen zaien arretari buruzko saioak eta tailerrak izan dira egoiliar eta Medikuntzako ikasleei zuzenduta.

Harrobiako kideak prentsa-deialdiak eta oharrak egiten ibili dira; oso esperientzia baliagarria batez ere Marketina zikloko ikaslea den Jonentzat soslai profesionalean murgiltzeko.

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!