LH  Duala  programan  hasi  dira  Harrobiako  SEI  ikasle

LH Duala programan hasi dira Harrobiako SEI ikasle

Gaur, ekainak 17, Harrobiako sei ikasle, hiru neska eta hiru mutil, 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira.

Ikerrek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko; Yaizak, Marketina zikloko ikasleak, SOLID VIRTUAL enpresan urte beteko KONTRATUA dauka online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzeko; Egoitzek, Informatika zikloko ikasleak, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko; Iraidek eta Uxuek,  Kiroleko zikloko ikasleek, CURVES enpresan urte beteko KONTRATUA daukate egokitzapen fisikoko entrenamenduak egiteko; Diegok, Kiroleko zikloko ikasleek, BAI GYM enpresan urte beteko KONTRATUA dauka ekintza zuzenduak eta entrenamenduak egiteko.

Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.

2019-2020  ikasturteko  LH  Duala  planifikatzen  eta  kudeatzen  hasi  gara  Harrobian

2019-2020 ikasturteko LH Duala planifikatzen eta kudeatzen hasi gara Harrobian

2019-2020 ikasturteko LH Duala planifikatzen eta kudeatzen hasi gara Harrobian. Ildo horri jarraituz, apirilaren 5ean (ostirala), Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria Aretoan (Gasteiz) egindako bileran parte hartu genuen. Bertan, Nicolás Sagarzazu Alzua eta Ramón Martínez de Murguia aurtengo datuen berri eman zizkiguten: 2300 ikasle, 97 Lanbide Heziketa zentro eta 1435 parte hartzen ari dira. Gainera, pasadan ikasturtean LH duala bukatu zuten ikasleen %96a enpresan lanean jarraitu zuela ere adierazi ziguten.

Harrobian ikasturte honetan 2 neska eta 5 mutil hasi ziren programan: ikasle bat ‘Kirol-egokitzapen Fisikoa’ ziklokoa eta bi ikasle gainontzeko ziklo bakoitzeko: ‘Informatika’, ‘3D eta bideo-jokoak’ eta ‘Marketina eta Publizitatea’.

Egun hauetan gure enpresa kolaboratzaileekin harremanetan jarri gara eta dagoeneko lau programa konfirmatuta dauzkagu 3 neska parte hartzen dutelarik. Aurtengo datuak baietz hobetu!

Informazio gehiago ikusi.

LPK  diplomen  banaketan  parte  hartu  du  Harrobiak

LPK diplomen banaketan parte hartu du Harrobiak

Azaroaren 28an (asteazkena), 2017-2018 ikasturtean Lanbide Heziketan egindako Lantokiko Prestakuntza Kurtsoaren diplomak banatu zituen Confebaskek Bilboko Euskalduna Jauregian.

Confebaskeko buruek zuzendu zuten 25. ekitaldi honetan Ariane Rabanedok eta Roberto Garcíak, Lanbide Heziketako ikasleak, haien esperientzia partekatu zuten. Harrobiako Informatika, Kirola eta 3D zikloetako ikasleek parte hartu zuten LH Dualeko, Erasmus+ planeko eta LPK-ko diplomak jasoz. Zorionak eta eskerrik asko zuen kolaborazioagatik!

LH  Duala  programan  hasi  dira  Harrobiako  beste  hiru  ikasle

LH Duala programan hasi dira Harrobiako beste hiru ikasle

Urriaren 1etik Harrobiako beste hiru ikasle LH Duala programan parte hartzen ari dira. Guztira 2018-2019 ikasturtean zazpi ikasle daude programa honetan: Informatika, 3D eta Marketina ziklo bakoitzeko bi ikasle eta Kirola zikloko ikasle bat.

Asti Leku ikastolan Informatikako ikaslea den Eneko urte beteko KONTRATUA dauka; gainontzeko ikasleek BEKA bitartez daude enpresan: Aingeru (informatika), Sermicro; Maitane (marketina), Curves; Galder (marketina), Epic Games Bilbao; Mariñe (3D) Tecnalia; Iker (3D) D&A Innovative Systems; Aingeru (kirola), Gaituz Sport.

Ekainaren 14an plan guztiak bukatuko dira eta ikasle hauek dagokien tituluaz gain enpresan 1000 ordu inguruko esperientzia lortuko dute.

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!