Informatika  zikloko  ikasleak  sei  hezkuntza  zentro  bisitatu  dituzte

Informatika zikloko ikasleak sei hezkuntza zentro bisitatu dituzte

Maiatzean, Informatika zikloko ikasleak Begoñazpi, Artxandape, Betiko, Aresketa, Kirikiño eta Artaza-Romo BHI  zentroetako IKT arduradunekin bildu ziren arlo honetan haien egoera zein den ezagutzeko. Horretarako hainbat galdera egin zizkieten sarea, ekipamendua, sistemak, aplikazioak eta segurtasunaren inguruan.

Eskerrak ematen dizkiegu Ainoa, Amaia, Zuhaitz, Iñigo, Arrate, Jon, Aritz eta iñaki -ri zuen kolaborazioagatik!

 

MSS1_Kirikiño MSS1_Betiko MSS1_Begoñazpi MSS1_Artxandape MSS1_ArtazaRomo MSS1_Aresketa

 

 

Informatikako  ikasleek  taldeak  enpresetan  bihurtu  dituzte

Informatikako ikasleek taldeak enpresetan bihurtu dituzte

Hirugarren ebaluazioan, Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek hezkuntza zentro batetan mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronka ezberdinak egin behar dituzte. Horretarako taldeak osatu genituen baina gaur egun ENPRESA bihurtu dira taldeak: CANVArekin irudi korporatiboa egin dute eta eskaintzen dituzten zerbitzuen berri INGELERAZ ematen digute SITE batetan.

“SWB2019”-ko  tailer  praktikoak  Informatikako  zikloaren  eskutik

“SWB2019”-ko tailer praktikoak Informatikako zikloaren eskutik

 

 

Gaur Informatikako Ziklotik “SWB2019” tailer praktikoak eskaintzen hasi gara Zunzunegui ikastetxeko DBH 4. mailako ikasleei.

Proiektuaren xedea euskarazko software librea sustatzea da Bizkaiko ikasleen artean.
Gaurkoan primeran ibili gara Zunzunegui ikastetxean, eskerrik asko bertan egon zareten guztioi eta bereziki Jaime Perez irakasleari.
Informazio gehiago softwarraren inguruan hemen.

 

 

Harrobia  Ikastolako  Informatika  zikloan  ETHAZI  metodologia  erabiltzen  ari  gara

Harrobia Ikastolako Informatika zikloan ETHAZI metodologia erabiltzen ari gara

 

 

Hirugarren urtez, informatika zikloko lehenengo mailan ETHAZI metodologia erabiltzen ari gara hirugarren ebaluazioan. Hezkuntza zentro batetan mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronka ezberdinak egin behar dituzte ikasleek. Taldeka lan egiteko gelaren antolaketa aldatu dugu. Egun hauetan oso motibatuta ikusi ditugu, horrela jarraitu!