Goi  Mailako  Zikloko  Marketineko  ikasleen  ekitaldia

Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleen ekitaldia

Harrobiako Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleek marketinari buruzko ekitaldi didaktikoa (ginkana baten antzekoa) ospatu egin zuten, pasadan astean; barneko eta kanpoko ikasleentzat. Kanpotik Urretxindorra Ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasleak etorri ziren.

Ekitaldi hauetara hurbildu zirenak Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak, instalazioak, Ethazi metodologia, ikasketa hauen lan irteerak etabar  ezagutu zituzten. Harrobiako marketineko ikasleek %100 antolatu zuten Ethazi metodologia jarraituz.

 

MKT  blai  ekitaldia

MKT blai ekitaldia

Kaixo lagunok!

Datorren astean, hilak 24, MKT blai ekitaldia ospatuko dugu Harrobia Ikastolan (Bilbo). Bertaratzen zaretenok marketin mundua eta marketin ikasketak hurbiletik ezagutzeko aukera izango duzue lehiaketa baten bitartez.

Dagoeneko lehenengo txanda bete dugu, baina 12:00etako txanda libre dago. Leku barik geratuko zarete? Izena ematea urtarrilaren 22a baino lehenago emailez mkt1718@harrobia.net edo telefonoz 94 472 43 66 egitea eskatzen dizuegu. Eskerrik asko.

Marketina gustuko dutenentzat aukera paregabea da hau. Ez ezazu galdu!

Oharra: Marketin eta Publizitate Goi mailako Zikloko ikasleek antolatutako ekitaldia da. Marketin eta Publizitatea Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak ezagutuko dituzte eta Harrobiako instalazioak. Ekitaldi hau, Ethazi metodologia barnean egina dago, erronka moduan ikasleek 100% antolatu dute. Ikastetxe honetan Ethazi metodologia bitartez ikasten delako. Horrez gain, lanbide heziketako abantailak eta Harrobian ditugun ziklo ezberdinak azalduko zaizkizue.

 

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!