KINNETC 2 –  Esperientzia bisual erreaktiboa baten garapena

KINNETC 2 – Esperientzia bisual erreaktiboa baten garapena

Bibrazioak. Gau Zuria 2022 Bilbao. Kale instalazioa artistikoa.

Proiektu honi esker Kinnect 2 teknologia erabiliz software aplikazio espezifiko bat garatu dugu. Alde batetik sensorizazio landu duguna, hau da: pertsonen kokapena detektatzea kapaza dena, denbora errealan eta erantzun zuzenarekin.

Bestetik, enpresak nahi zituen zehaztasun grafikoak, irudi erreala eta areagotutako elementu grafikoak,  parte hartzen zuten pertsona horietan proiektatu, eta beraien arteko interaktibitate ere grafismoarekin adierazi.

Bi alderdi kontuan hartuta garatu da aplikazioa, alde batetik sensorizazioa: pertsonen kokapena detektatzea du helburu, baita beraien arteko hurbiltasuna ere, Kinnect 2 gailua eta bere software erabilita. Ondoren, bi pertsonen kokapena detektatuta, enpresak nahi zituen zehaztasun grafikoak errealitate areagotuan kokatu behar izan genituen: pertsona bakoitzari pelota bat isladatu edo proiektatu behar zitzion eta bi pertsonak lotuko zituen marra ere sortu behar zen. Zuzeneko erreakzioa jaso eta berehalako emaitza eman behar zuen aplikazio honek.

Bestalde pantaila 3 zatitan banatu genituen: batean pertsonen irudi erreala eta areagotutako elementu grafikoak gehituta. Beste atalean beltzetik zurira dijoan proiekzioa, non instalazioan kokatzen diren bi pertsonen urruntasunaren arabera kolorea aldatzen doa, urrun daudenean beltza ikusiko da eta gerturatzean berriz txuria. Hirugarren atalean, partikula sistema bat zegoen 2Dn proiektatuta eta beraien abiadura pertsonen kokapenaren distantziarekiko esponentziala zen.

 BERRIKUNTZA

Kinnectarekin gauza berriak garatzea beti du nahitanahiezko ezagutzen berriketa bat. Normalean erabiltzen ez den hardwarerra da, non trakeo eta sensoralizaio desberdina erabiltzen diren: input-etarako ez dituzu normalean erabiltzen duzun teklaua, xagua edo mandoa erabiltzen. Inputa kasu honetan, pertsonen kokapena da, eta hau oso berritzailea eta esperimentala da. Gainera kalean eta publikoarentzako sortutako kale instalazioa bat izanik, fidagarria eta zehatza izan behar zuen, pertsonen kokapena modu egokian hartu behar ditu. Bestalde, pantailan ikusten ziren hiru elementuak modu egokian ere ikusi behar ziren.

Laburbilduz, horrelako eskaparate-aplikazioa egiteko aukera gutxi izaten ditugu eta hauek garatzea ikasketarako eta ezagutzen berzikletarako aukera ezin hobea da, batez ere horrelako hardwareekin lan egiten dugunean. https://logelamultimedia.com/works/instalations/bibrazioak/

Proiektuaren balorazioa

Proiektuaren balorazioa

Zahartze aktiborako aurtengo proiektuaren balorazioa egin dugu ikasle guztiekin. Lehenengo ikasleek haien emaitzak eta  ondorioak aurkeztu dituzte eta gero inprimaki baten bidez proiektuaren fase guztiak aztertu dituzte. Zorionak guztiei emaitzak eta ondorioak oso positibiak izan direlako: Adinekoentzako herriko zerbitzu bat inplantatzea lortu dugu.

Ez galdu Senior Animazio Zerbitzuko bideoa eta aurkezpena.

Prestakuntza fisiko berritzailea nerabeentzat

Prestakuntza fisiko berritzailea nerabeentzat

13 edo 14 urterekin oraindik ez duzu aukera adibidez gimasio batera joateko eta beste aldetik, askotan, gimnasioetan ez da ikusten zehazki produktu zehatz bat bideratua adin horretako pertsonei. Nerabean zaudenean hormonak, adibidez, testosterona gehiago agertzen da. Beste aldetik, hazkuntzan dauden momentu horretan askotan tendoiak eta giharreak eta hezurrak bapateko azkundea izaten dute. Beste batzutan posturarekin arazoak ere izan ditzazkete.

Beraz, indarrarekin lan egiteko hainbat irizpide edo baldintza ipini beharko dira arriskutsua ez izateko. Eta horrexegatik sortu genuen produktu bat, prestakuntza fisikora bideratuta, non jarraipena ere egiten den online, ariketa bakoitzaren intentzitatea eta bolumena kontrolatzeko eta bere ondorioa pertsona horrekin. Ohiturak, elikagaiak eta kirolaren eragina jasotzen dituen adierazleak ere erabiltzen dira erraminta honetan.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.