Hasiera » Proiektuak » TKGUNE Sormen Industriak

TKGUNE Sormen Industriak

Koko-Joko, gure euskarazko bideo joko kuttuna! (2019/10/23)

Entornos Virtuales

Berri onak ditugu! TKgune programaren barnean, Eider Eibar margolari eta ilustratzailearekin batera Harrobia Ikastolak garatzen ari den Koko-Joko bideo jokoak Eusko Jaurlaritzaren Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntza eman diote.

Koko-Jokoren bitartez, gazteengana iristeko, marrazkigintzari duen balioa emateko eta ezagutzen ditugun marrazketa teknika desberdinak baliatzeko eta Kokoen filosofia (betiko sorkuntza/logika arauekin apurtu eta aske pentsatu eta erabakiz ondo pasatu eta eraiki) helarazteko aukera izango dugu. Horretarako, Kokoak eta Io izango ditugu Koko-Jokoren protagonistak.

KOKOAK

Marrazki irudimentsu zoroak maite dituzten izaki bizidunak. Margo artean bizi dira eta 7 aurkitu ditugu.Kokoek irudimena eta sorkuntza askea, inolako araurik gabekoa maite dute eta guk horrela sortzen dugunean edo horretan oinarritutako erabakiak hartzen ditugunean, pozez zoratzen dira. Gauza aldrebesak, ohikoarekin apurtzen dutenak, logika pertsonala aplikatuz sortzen direnak atsegin dituzte.

IO

Marraztea maite duen gaztea. Espraia, ur-margoak zein arkatzak baliatzen ditu eta ez du inolako barne-mugarik sortzerako orduan. Kokoen laguna da eta bere laguntzari esker Kokoak ezagutuko ditugu.

Gaurkotze zientifiko eta teknologikorako bultzakada  (2019/10/07)

Entornos Virtuales

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan, 2019ko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuekin, eguneratzeko eta trebatzeko dirulaguntzak atera ditu. Harrobiak bertan parte hartuko du.

Berrikuntza, hobekuntza eta lehiarkotasuna bultzatuz (2019/09/26)

Entornos Virtuales

TKgune, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten ikastetxeen artean, Harrobia Ikastola dago. Sare hau Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan punta-puntako Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin batera, helburu estrategiko zehatzak lortzeko batez ere Berrikuntza Teknologikoaren eta Sistema Adimenduaren arloetan, Euskadiko enpresekin batera berrikuntza, hobekuntza eta lehiakortasun lortzeko edo hobetzeko.

Helburu hauen bilakaeran, TKGuneko sarea osatzen dugun 35 ikastetxeko zuzendari eta arduradunok, Lanbide Heziketari aplikatuko ikerketa eta berrikuntzako zentroan, TKnikan, bildu gara 2019-2020 ikasturtean landuko ditugun helburuak eta jarduerak eztabaidatu eta ezartzeko.

 

TKGUNEren bidez, LH-Euskadiko Ikastetxeok osatzen dugun sareak gure baliabideak, instalazioak eta metatu dugun jakintza enpresen eskura, ETE-en esku bereziki, jartzen dugu ELKARLANEKO PROIEKTUen bidez berrikuntza sustatzeko eta elkarrekin ikasteko.

36 zentro partehartzaileok bost TKGUNE antolatuta gaude: 1. Automozioa, 2. Automatizazioa, 3. Energia, 4. Fabrikazioa eta 5. Sormen Industriak.

HARROBIAk SORMEN INDUSTRIEN TKGUNEA-n parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

 

.eus domeinuaren instalazio interaktiboa (2019/06/26)

Entornos VirtualesHemen dugu Harrobia ikastolak industria sortzaileen Tkgunearen bitartez garatutako instalazio interaktiboa, San Mameseko metro eta tren geltokiaren barruan. Instalazio hau ekainaren 28rarte egongo da ikusgai eta .eus domeinuaren abantailak ezagutzeko aukera izango duzu.

 

 

Julen Armendariz-en 3D proiektua (2019/01/28)

Entornos VirtualesHemen dugu Julen Armendariz, 3D-ko ikasle ohiak bezero batentzat egindako abatarra; Felicity , emakume langile eta gizakoiaren sormena. Gure ikasle ohiaren lanaz eta prozesuaz gehiago jakin nahi izanez gero egizu klik hemen.


“Lehen Mundu Bira” Animazio pelikulerako mugikor eta tabletentzat joko aplikazioa (2018/11/10)

Entornos VirtualesAndroid EUS: https://bit.ly/2FDgkma

iOS EUS: https://apple.co/2KIhZL9

ANDROID ES: https://bit.ly/2RGMh1o

iOS ES: https://apple.co/2JacX6Z

 

Depurfiltech TkGune Proiektua (2018/10/05)

Entornos VirtualesFiltroak egiten dituen empresa baterako iragarkia egin genuen. Horretarako Iñigo Maestrok marrazkia egin zituen eta hauek 3D ingurune batean sartu zituen, baita postprodukzioko herramintak erabilita dana atondu ere. Ideia originala bezeroarena zan baina Storyboard-a Ander Mendiak egindakoa. Ahotsa Zurinek grabturikoa. https://depurfiltech.es/es/video-depurfiltech.

 

 

Bizkayapp TkGune proiektua (2018/09/26)

Entornos VirtualesBegira Bideoko Larraizt Zuazok zuzenduriko iragarki baterako Ander Mendiak marrazkiak egin zituen. Marrazkia hauek, ostean, Larraiztek berak animatu zituen After Effects erabilita. Iragarki hau foru aldundiko BizcayApp zerbitzua jakinarazteko egin zen. http://begirabideoak.eus/soluciones-audiovisuales/biscayapp/

 

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!