“Software Bilduma 2018” jardunaldiak Harrobia ikastolan

by | Mai. 3, 2018 | Zikloak

Maiatzaren 2an (asteazkena), Harrobia Ikastolan antolatutako “Software Bilduma 2018” jardunaldian parte hartu zuen Gabriel Aresti BHI-k (Bilbo).

Lanbide heziketari buruzko orientazio saio bat jaso ondoren 3D, Marketina eta Kirola zikloko ikasleek antolatutako dinamika ezberdinak burutu zituzten. Bukaeran, proiektuaren arduraduna den Josebak eta “Mikroinformatika Sistemak eta Sareak” zikloko ikaslea den Aitorrek antolatutako “SWB2018” tailer praktikoa egin zuten. Guztira, DBH4 mailako 33 ikaslek parte hartu zuten lau ordutako iraupena izan zuen jardunaldi honetan. Guztion balorazioa oso positiboa izan zen.

Hurrengo astean Harrobiara etorriko dira ondorengo ikastolak: Itxaropena (Trapaga), Artxandape (Bilbo) eta Aresketa (Amurrio). Espero dugu arrakasta bera izatea.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.