Hasiera » Proiektuak » ETHAZI – Etekin Handiko Zikloak

ETHAZI – Etekin Handiko Zikloak

3D eta Bideo-jokoak zikloko ikasleen erronka (2019/04/03)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Harrobiako 3D eta bideo-jokoak-ko ikasleek izan duten erronkan pertsonai/ibilgailu-en sorrera izan dute helburu. Kurtsoan zehar ikasitako teknika gehienak erabili behar izan dituzte erronkaren oztopoak arrakastaz gainditu ahal izateko. Forma organikoak eta ezorganikoak bateratu dira eta horrekin batera ikasleek egiñiko ahalegina. Lan hauek burutzeko tresna nagusi bezala ondorengo programak erabili dituzte: Maya, Zbrush, Substance painter, Photoshop etab (industriako lehen mailako Softwareak). Hiru aste aritu dira burubelarri lanean eskatutako elementu teknikoak (Shader, Uv,Topologia, Renderrak) txukun aurkezteko, non sormena ere baloratu dugun. Aurkezpen egoki bat beharrezkoa denez, konposaketaren, kolorearen eta formen pisua garrantzitsua da.
Bukatzeko bakarrik esan beharra dago, ikasleek harro egon behar direla beraien lanetaz eta Portfolio/Demo reel baten jartzeko moduko piezak sortu dituztela.

Kirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t be dummy” (2019/04/01)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Kirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t be dummy” lehiaketan parte hartuko dute.
Lehiaketa honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak bilatzen duena honakoa hau da:
– Gazteen artean trafiko-istripuak prebenitzea.
– Mugikortasun seguru eta jasangarriko aukerak sustatzea.
Horretarako 11 talde sortu dira eta bakoitzean hiru zikloetako ikasleek parte hartzen dute. Talde bakoitzak bideo bat sortu du, bide-arriskuko egoerak islatzen dituzten sormenezko istorioak eta horiei aurre egiteko proposamenak agertzen direlarik.
Hau aurrera eramateko, mahai-inguruak egin dituzte, gero grabazioak eta azkenik edizioak. Zorte on lehiaketan!

Marketin eta Publizitateko ikasleek Mahai jokoak diseinatu dituzte (2019/03/25)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

HETHAZI ikas-metodologiari jarraituz, Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoak diseinatzeko erronkari egin behar izan diote aurre 2. maila osoan zehar. Jasangarritasuna, genero berdintasuna, euskararen sustapena eta marketina bera jorratzeko gaiak emanda, ikasleek produktuaren diseinua, testeoa, pilotajea eta merkaturatzea egin behar izan dituzte; hori guztia egiteko Design Thinking metodologia erabili dute, bezeroen beharrizanetan oinarritzen den diseinu-prozesua, alegia.

Lehen laguntzetako tailerrak ematen Bilboko Esclavas ikastetxean (2019/03/11)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Harrobiako kiroleko lehenengo mailako ikasleek Bilboko Esclavas ikastetxera joan ziren batxilergoko 55 ikasleei lehen laguntzetako tailer praktikoak eskaintzera.
Tailer hauek antolatzeko ETHAZI metodologia erabili zuten, taldeko erronken bidez eta jarraitutako pausuak ondorengoak izan ziren: ikastetxearekin harremanetan jarri, materialaren garraioa (panpinak, DESAk, etab) antolatu eta egin, jardunaldia planifikatu, edukiak prestatu, etab.
Tailer honi esker ikasleek larrialdi egoera ezberdinen aurrean nola erantzun eta bizitzak salbatzeko ze nolako maniobrak egin ikasi egin zituzten.

Harrobia Ikastolako Informatika zikloan ETHAZI metodologia erabiltzen ari gara (2019/03/06)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Hirugarren urtez, informatika zikloko lehenengo mailan ETHAZI metodologia erabiltzen ari gara hirugarren ebaluazioan. Hezkuntza zentro batetan mikroinformatika sistema eta sarea ezartzeko erronka ezberdinak egin behar dituzte ikasleek. Taldeka lan egiteko gelaren antolaketa aldatu dugu. Egun hauetan oso motibatuta ikusi ditugu, horrela jarraitu!

 

3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartzen (2019/02/20)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Pasadan ostiralean 3D-ko ikasleak Ermuako Serious Game Camp-ean parte hartu zuten. Bigarren mailako ikasleek, beraien Errealitate Birtualeko proiektu finalak erakutzi zituzten, jendearen oneritzia jasotzen. Aldi berean, lehen eskutik jaso zuten industriaren gaurko egoeraren berri eta beraien erlazio sarea zabaltzeko aukera izan zuten, beraiek zein irakasleek ere.

 

Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleen ekitaldia (2019/01/28)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Harrobiako Goi Mailako Zikloko Marketineko ikasleek marketinari buruzko ekitaldi didaktikoa (ginkana baten antzekoa) ospatu egin zuten, pasadan astean; barneko eta kanpoko ikasleentzat. Kanpotik Urretxindorra Ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasleak etorri ziren.
Ekitaldi hauetara hurbildu zirenak Goi Mailako Zikloan lantzen diren edukiak, instalazioak, Ethazi metodologia, ikasketa hauen lan irteerak etabar ezagutu zituzten. Harrobiako marketineko ikasleek %100 antolatu zuten Ethazi metodologia jarraituz.

 

Marketineko ikasleek Harrobiako ebakuazioaren simulakroa antolatu dute (2019/11/20)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Azaroaren 16an (ostirala), Harrobiako ebakuazioaren simulakroa egin genuen Marketineko ikasleek antolatuta. LOF lanbide moduluan erronka bezala eman beharreko pausuak landu dituzte, besteak beste, talde guztiei ebakuazio jarraibideak azaltzea. Simulakro osoan zehar antolaketaz arduratu ziren eta bukaeran ikasle zein irakasleriaren zenbaketa egin zuten elkargunean.

 

Harrobiako ikasleak Kirola Biziz lehiaketaren irabazleak izan dira (2019/11/19)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Harrobiako ikaslea den Oierrek Kimet Sport enpresari aurkeztutako erronka irabazlea atera zen Bizkaiko Foru Aldundiak Kirola Biziz jardunaldirako antolatutako lehiaketan. Zorionak lantaldean aritu diren kirola, marketina eta 3D ikasle guztiei!

 

Gorabideko kideak Kiroleko ikasleek zuzendutako jarduera fisikoak egiten ari dira Harrobian (2019/10/16)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Urriaren hasieratik, asteartero, Gorabideko kideak Kirola zikloko ikasleek zuzendutako jarduera fisikoak egiten ari dira Harrobian. 90 minutuko saioak dira oreka, koordinazioa, pertzepzioa eta komunikazioa hobetzeko. ‘Ezintasunak dituzten pertsonentzako ekintza fisikoak’ lanbide moduluan ikasitakoa praktikan jartzen dute bigarren mailako ikasleek. Esperientzia oso aberasgarria, duda barik!

 

Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntza bukaera (2019/06/14)

Dimako saioa

100 ordutako iraupena izan duen Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzari bukaera eman genion. Orain koordinatzaileon erronka hasten da baina ilusioz beteta ekingo diogu. Eskerrik asko Tknika-ko Usoa eta Nataliari zuen laguntzagatik.

 

 

Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntza LEGO piezak erabiliz (2019/05/10)

Dimako saioa

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan nork bere zentroan aldaketa metodologikoa aurrera eramateko diseinatutako proiektuaren aurkezpena egin zuen LEGO piezak erabiliz. Ondoren beharrak aztertu genituen eta agerian geratu zen ekipoa dela gakoa.

Harrobian aldaketa metodologikoan murgilduta gaude (2019/04/12)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Apirilaren 10 ean (asteazkena), Ikastolen Elkarteak antolatutako Praktika Onen VI. Jardunaldian parte hartu zuen Harrobiak. Lanbide Heziketa eskaintzen duten Zurriola, Ibaizabal, Txoerri, Arizmendi, Oteiza eta Tolosako Inmakulada ikastolekin batera erdi mailako zikloetan aldaketa metodologikoa egiteko aukerak aztertu genituen eta zentroetan espazioak berrantolatzeko beharraz hausnarketa egin genuen Aitor Axperen eskutik.
Aldaketa metodologikoaren ildoari jarraituz, martxoan hasita, astero saio bat antolatu dugu Harrobian zikloen arteko esperientziak partekatzeko. Gainera, ikasturte osoko iraupena duen Tknikako Ikaskuntza Koordinatzailea prestakuntza jasotzen ari da Harrobiako Ikasketa Burua. Gure apustua argi da eta irakasle taldearen inplikazioa ere bai. Hau bai ekipo ona!

Pertsona eta Taldeen Kudeaketa (2019/04/04)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketakTknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan bukaera eman genion 'Pertsona eta Taldeen Kudeaketa' moduluari. "Gure formatzailea izan den Piedad Arbaizari nire eskerrik zintzoenak sortarazi didan eraldaketa pertsonalagatik" Nagore Susial, Harrobiako Ikasketa Burua.

 

 

Pertsona eta Taldeen Kudeaketa (2019/03/21)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan hausnarketa egin genuen kontzeptu gako hauen inguruan: ikaskuntza kolaboratiboa, erronkak, ebaluazioa, inplantazioa, proiektua eta lidergoa. Ikuskaritza eta kalitateari begira ETHAZI zikloen araudia ere birpasatu genuen.

 

 

Aldaketa metodologikoa zuzentzeko egin beharreko Proiektua (2019/03/08)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan hezkuntza zentroetan aldaketa metodologikoa zuzentzeko egin beharreko Proiektua landu genuen. Proiektuaren arrakasta helburuaren definizio egokiari lotuta egongo da, beraz, SMART ezaugarriak betetzea ezinbestekoa izango da.

 

 

Emozioak eta gogo-aldarteak lantzen (2019/02/14)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan emozioak eta gogo-aldarteak landu genituen. Hauek identifikatzeko @EmotionsUnivers unibertsoan murgildu ginen dinamika ezberdinen bitartez. Kudeatzen dugun taldean pertsonak daude eta beraien emozioak ere entzun behar dira.

 

 

Prestakuntza Plana lantzen ETHAZI ezartzeko (2019/02/07)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan ETHAZI metodologia ziklo batetan ezartzeko egin beharreko Prestakuntza Plana landu genuen. Egun batetik bestera ezin da aldaketa egin; bi urtetako prestakuntza planifikatu behar da hirugarrenean ezarpena egin ahal izateko.

 

Prestakuntza Erronkak lantzen (2019/01/24)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan Erronkak landu genituen. ETHAZI metodologiaren tresnak dira erronkak; ikasleek taldeka informazioa bilatu eta interpretatu behar dute egoera erreal bat ebazteko ezagutza berriak (ikaskuntza) bereganatzea ahalbidetuko diena.

 

 

Ekintzen koordinazioa (2019/01/17)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan Ekintzen Koordinazioa landu genuen. Taldean ekintzak aurrera eramateko eskakizunak eta eskaintzak egin behar ditugu. Baietza ematean hitza ematen ari gara eta gure bikaintasuna datza arduratsu jokatzean hitza bete ez arren.

 

Ebaluazioaren Enfokea lantzen (2018/11/29)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika -ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan Ebaluazioaren Enfokea landu genuen. Orain ikaskuntza prozesu osoan zehar irakasle zein ikasle taldeek behatu behar dute ikaslea gaitasun teknikoak eta zeharkakoak lortzen ari den. Eboluzioa da gakoa.

 

 

Elkarlana lantzen (2018/11/22)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Elkarlaneko Ikaskuntza landu genuen Tknika  ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntzan. Gizartea eskatzen ari da teknikoak ez diren gaitasunetan ere ikasleak trebatzea. Rol aldaketa sakona suposatzen duen metodologia honetan irakasleak ikasleari ikasten lagundu behar dio.

 

 

Errenteriako FPdboscora bisita (2018/11/11)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Errenteriako FPdbosco bisitatzera joan zen Ikaskuntza Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen ari den Harrobiako Nagore. ETHAZI metodologiak aplikatzen dituzte bertan eskaintzen diren erdi zein goi mailako 15 heziketa ziklo gehienetan. Oso aberasgarria!

 

 

Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen (2018/11/04)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Harrobiako Ikasketa Burua den Nagore Tknika egon zen Ikaskuntza Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen. 100 ordutako iraupena duen ikastaro honetan Harrobian dagoeneko erabiltzen diren ETHAZI metodologiak indartzeko dinamikak ikasiko ditu. Etekin Handiko Ikastaroa duda barik!

 

 

Mindfulness saio bat (2018/11/08)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Tknika-ko Ikaskuntza Koordinatzaile prestakuntza 15 minutuko Mindfulness saio batekin hastea proposatu zigun Piedad Arbaizak. Lantokiko-egoeren bigunketaren ildoari jarraituz 'arimaren leihoa' diren iritziei buruz roll-play ezberdinak egin genituen. Ikaskideek emandako feedback-ak eraman genituen opari gisa.

 

 

Pertsonen eta taldeen kudeaketarako tresnak lantzen (2018/10/18)

Ariketa fisikoa, jarrera-aldaketak

Pertsonen eta taldeen kudeaketarako tresnak landu zituen Tknika ren eskutik Ikaskuntza Koordinatzaile Prestakuntza jasotzen ari den Harrobiako Nagore. Piedad Arbaizak ENTZUTEAri buruzko saioa eskaini zigun. Guztion hausnarketarako: "Tu escucha valida mi habla".

 

 

Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzea.

Informazio gehiago

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!