Hasiera » Proiektuak » Espezializazioa Tknika: Errealitate birtuala eta fusionatua

Espezializazioa Tknika: Errealitate birtuala eta fusionatua

Kontzeptuei buruzko eztabaida (2020/11/05)

Espezializazio TKnikaTknikako ingurune birtualak proiektuaren barruan hurrengo kontzeptuei buruz eztabaidatu dugu. Helburua, koontzeptu hauek kontutan dituen workflow bat garatu eta honen inguruan ikastaro bat prestatzea izango da.

– Modular design (pausuak eta kontzeptuak)

1)      Grid-ari egokitzen diren moduluak

2)      Piboteen kokapena

3)      Proxy kit: oinarrizko kit-a diseinatzea (aurreikusi beharrak)

4)      Greyboxing

5)      Final Kit

6)      Assetak aldatu

7)      Texel density

8)      Trim sheet 

9)      “Modular” Vs “Unique” 

– Argiztapena

1)      Realtime, Mixed eta Baked (URP eta HDRP-n)

2)      Lightmap-ak 

3)      Reflection Probe 

4)      Planar reflection probe

5)      Light Probe 

6)      Oclussion Culling 

7)      Light limit per object 

 

Blender softwarraren erabilera (2020/10/08)

Espezializazio TKnikaGaurko bileran, GODOT motorearen inguruan hitzegin dugu. Hurkok ikertzen egon da eta badirudi oso potentea dela. Gaur egun, 3D animazioa, ingurune elkareragileak eta jokoak goi mailako zikloan, Unity erabiltzen da gehien bat. Aurtengo ikerketekin Unreal edo Godotera pasatzea baloratuko da.

 


Blender softwarraren erabilera (2020/10/08)

Espezializazio TKnikaGaur, urriak 8, Tknikako espezializaio arloko bilera egin da bideokonferentzia bidez. Bertan 2021eko hasieran aterako dugun Blender ikastaroari buruz hitzengi da. Ze hizkuntzatan, norentzat eta abar. Aurrerago honen inguruan informazio gehiago kaleratuko dugu.

 

Blender softwarraren erabilera (2020/09/17)

Espezializazio TKnikaBilera honetan, definitu dira Gela inmersiboan zein gela interaktiboan beharrezkoak izango diren herraminta batzuk eta Blender zein Unreal softwareak ezagutzea erabaki da. Ikasturte amaieran hauen inguruan ikastarao bat eman ahal izateko.

 

Ikasturteko lehenengo bilera (2020/09/10)

Espezializazio TKnikaAurten ingurune “Errealitate birtuala eta fusionatua espezializazio arloa”-n, Harrobia ikastolako Ander Mendia 3Dko irakaslea arituko da. Ikasturteko lehengo bilera irailak 10an egin da eta bertan ikertu beharreko ildo berriak definitu dira. Besteak beste aurten: Gela inmersiboak, gela interaktiboak eta software berria  ikertuko dira.

Hurrengo irudian, ikus ditzazkegu Tknikako instalazioetara egindako bisitan, ezaguturiko 3D inpresora industrial berriak.

 

TKNIKA – Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroak lidergoa izanik eta Euskadi-Lanbide Heziketako ikastetxe batzuetako irakasleak osatutako lan taldeak dira. Bere helburua susperzen ari diren sektoreetako espezializazio-arloetan edota Eusko Jaurlaritzaren politiketatik lehentasunezko gisa adierazitako arloetan ezagutza sortzea eta trebatzea da.

Halaber, ezagutza eta kapazitate horiek ahalik eta azkarren gainontzeko ikastetxeetara eta ikasleengana heltzeko ekintzak egitea.

 

 

Gaur honako espezializazio-arlo hauek lantzen ari dira: IoM (Internet of Machines) Industry 4.0 (Komunikazioa eta biki digitala), Errealitate birtuala eta fusionatua, 3D modelaketarako segmentazioa medikuntzan, Fabrikazio aditivo metalikoa SLM, Automotive Technologie, Bioteknologia eta Nekazaritzako elikadura.

HARROBIAk ERREALITATE BIRTUALA ETA FUSIONATUA espezializazio-arloan parte hartzen du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

 

Informazio gehiago

Proiektuak aurrera doaz (2020/03/31)

Espezializazio TKnikaNaiz eta egoera zailean gauden, proiektuen  formakuntza aurrera doa. 
Gela birtualari dagokionez, Amazon Sumerian, Sansar, zein beste moduko esperientzi birtualak eta interaktiboak eskeini dezaketen plataformen egokitasuna aztertzen ari gara.
InnXR aplikazioarekin probak egiten jarraitzen dugu. Euskelec-eko aurkezpenerako egindako eszenatoki pertsonalizatuak beste ikerkuntz bide berriak zabaltzen dizkigu.
Solid Virtual-ek Unity-ko asset bundle formatuan igo zuten eszenatokia eta horrek aukera berriak ireki ditzake gela birtualaren “erabiltzaile”-ari.

 

Aurtengo helburuen eta erroken batzarra (2019/12/19)

Espezializazio TKnikaProiektuaren partaideen artean, aurtengo erronken eta helburuen egoera zein den baloratzeko batzarra izan genuen. Aurtengo proiektua bi atal ditu:

– Gela inmersiboa-birtualak eta Lan Heziketara egokitzeko ebazpenak ekarri, bai beharren eta inplementazioaren inguruan.

-Formakuntza ber pentsatu, non irakasleek perfil desberdinak izan behar duten. Tknikan garatzen diren proiektuen inguruko ezagutza edukitzea eta horrek ekar dezakeen onurak modu interesgarri batean azalduz.

 

Errenterian Tknikako batzarra (2019/12/05)

Espezializazio TKnikaGela inmersiboen eta birtualen inguruko proiektua aurrera doa. Tknikako Errenteriko bulegoetan bildu gara honetaz eztabaidatzeko. Ikusi behar dugu nola eraman genezake proiektu hau FP-ko zikloetara ETHAZI ereduarekin.

 

Eszenatoki baten modelaketa (2019/11/26)

Espezializazio TKnikaSolid Virtual-eko INNXR aplikazioan probak egiten jarraitzen ditugu. Helburua, gela birtual baten kontzeptura eta beharretara zein modutan egokitu daitekeen baloratzea da. Hurruneko komunikazioaren ahots-entzunezko komunikazioa eta errendimenduaren inguruko probak egin ditugu. Tknikan Euskelec-ek garatuko duen prototipoa erakusteko plataforma bezala aukeratu da. Esperientzia hobetzeko eta kustomizatzeko, eszenatoki bat garatzea adostu dugu. Hemen egindako lana, eszenatokiaren modelaketan.  

 

 

TKnikako lehen batzarra (2019/10/10)

Entornos Virtuales

Tknikako taldekoek egindako batzarrean, aurten Tknikan irekitako proiektuen inguruan hitz egin zen. Horren artean, SOLID VIRTUAL-eko InnXR aplikazioa probatu da, irakaskuntzarako eduki dezakeen inplementazioa frogatzeko. VR-rako ingurunea prestatzeaz gain, aplikazioaren kontrolak eta ematen dituen aukerak probatu dira.

Ikasturteko programazio osoa.

 

 

 

TKnikako Udako Ikastaroa (2019/06/26)

Entornos Virtuales

Harrobia ikastolako Ander Mendia irakasleak, Tknikako ingurune birtualak espezializazio arloko proiektuaren barruan, Tknikako udako ikastaroetan parte hartu du, HDRI irudi kaptura eta aplikazioa irakasten.
Ikasleekin egindako ariketa hau izan da:
1-Tknikako eraikinean 2 HDRI kaptura egin.
2-Autodesk Maya softwarean modelaketa basikoa ikasi eta elur panpin bat modelatu.
3-Elur panpin hori integratu Tknikako eskaileretan.

 

Informazioa gehiago

 

 

TKnika  ikastaroa (2019/05/23)

Entornos VirtualesHemen dugu Errenterian Ander Mendiak Harrobiako 3D eta Bideo-jokoak-ko irakasleak emandako Tknikako ikastaroaren 3 argazki.Ikastaroan edukiaren atal bat 3D proiektuetan HDRI irudiak erabiltzen ikastea argiztapen errealistak lortzeko izan da eta ondorengo argazkietan hau ikusten dugu: Alde batetik 3D-n egindako kafetera bat, bestetik 360 gradutako irudi ekirektangularra eta azkenik integrazio bat, kafetera benetazko argazki batean sartuta.

 

TKnika  “AR/VR ikastaroa” (2019/03/14)

Entornos VirtualesEgun hauetan, Tknikan, Ingurune birtualak proiektuaren barnean, AR/VR ikastaro bat ematen ari da Harrobiako irakaslea den, Ander Mendiak. Ikastaroa 4 sesio ezberdinetan bananduta dago, hauetan, 360 graduko argazkiak, Unity, Panellum, Metaverse, TinkerCad, Roar, Open Space eta  beste programa batzuk irakatsiko dira.

 

TKnika ikastaroa (2019/02/07)

Entornos Virtuales

Aurten, Tknikako “ingurune birtualak” proiektuaren barruan, ainbat ildo garatzen ibili gara. Alde batetik garabia simuladorea eta hololens betaurrekoen posibilidadeak aztertzen jarraitu da, eta beste alde batetik, HDRI eta 360 argazkilaritza aztertu dira.

HDRI teknika, ingurune erreal baten existitzen dan argiaren kaptura lantzen duen displina bat da. Normalean, jarraitzen dan prozedura, luzea eta  konplexua da, baina prozedura hau arintzeko Ricoh Theta V 360 argazki kamera frogatu da. Emaitzak EV gutxiago lortzen dituzte eta kalidadea orokorrean ez da ain ona, baina prozedura askoz arinagoa da.

Hurrengo pausan HDRI argiztapen hau 3D ingurune virtual baten frogatuko da. Baita honen erabilpen posibilidadeak  eta  hardware abiarazpena.

Beste alde batetik eta 360 kamerarekin segitzen dugula, 360 bizita birtualak automatizatzeko aukerak  probatzen ari gara.

 

Elkalean aritzeko proposamenak, proiektuaren inguruko argibideak, zalantzak edo iritziak:

Ander Mendia: amendia@harrobia.net

 

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.