Azaroaren 26an (astelehena), 80 ordutako ingelera ikastaroa hasi zen. Informatika, Marketina eta 3D zikloetako lehenengo mailako 12 ikasleek klase hauetan mintzamena era dinamikoan landuko dute komunikatzerako unean trebetasun handiagoa izateko. Laugarren urtez eta Europa 2020 estrategiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastaroa martxan jarri du Harrobiak ingelera maila indartzeko eta ERASMUS+ planaren baitan atzerrian egiten […]

Gehiago irakurri

Azaroaren 23an eta 24an, Harrobiako Zuriñe, Txabi eta Jon, Donostian izan dira Osatzen, Familiako eta Komunitateko Medikuen Elkartearen, kongresuan komunikazio-lanak kudeatzen. Kongresuan gaixoei ematen zaien arretari buruzko saioak eta tailerrak izan dira egoiliar eta Medikuntzako ikasleei zuzenduta. Harrobiako kideak prentsa-deialdiak eta oharrak egiten ibili dira; oso esperientzia baliagarria batez ere Marketina zikloko ikaslea den Jonentzat […]

Gehiago irakurri

Azaroaren 21ean (asteazkena), Alvaro Bayona (Alvin) Harrobiara etorri zen bere bizitza esperientziaz hitz egitera Kirola zikloetako ikasleekin. 2010ean istripu bat izan zuen snowboard egiten ari zenean eta elbarri geratu zen. Ordutik ona bere bizitzarekin aurrera egin du eta gaur egun goi mailako kirolaria da bere bizitza jarduera fisikoaren inguruan murgiltzen delarik. Gainditze adibide ezin hobea.

Gehiago irakurri

Azaroaren 16an (ostirala), Harrobiako ebakuazioaren simulakroa egin genuen Marketineko ikasleek antolatuta. LOF lanbide moduluan erronka bezala eman beharreko pausuak landu dituzte, besteak beste, talde guztiei ebakuazio jarraibideak azaltzea. Simulakro osoan zehar antolaketaz arduratu ziren eta bukaeran ikasle zein irakasleriaren zenbaketa egin zuten elkargunean.

Gehiago irakurri

copyright © 2018 by Harrobia. All rights reserved.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ACEPTAR
Aviso de cookies